Zer da Kimet Planning

Futboleko planifikazioari buruzko aplikazio informatiko bakarra, adimen propioarekin

Kimet Planning futbolari buruz merkatuan dagoen aplikazio informatiko osatuena da, eta zure taldearen denboraldia planifikatzeko "adimena" duen bakarra.
Hori guztia gure metodologia kontrastatua oinarri hartuta; edo zeurearekin ordeztu dezakezu.

Planifikatu 5 urrats errazetan

Lortu urteko entrenamendu saio guztiak, horien edukiak eta adinari eta mailari egokitutako ariketak (teknika, taktika, prestakuntza fisikoa, beroketak, etab.), 5 klik eginda.

1. urratsa  Hautatu zure taldearen kategoria

2. urratsa  Hautatu zure taldearen maila

3. urratsa  Sartu denboraldiaren hasierako eta amaierako data

4. urratsa  Sartu udako geldialdien datak

5. urratsa  Hautatu entrenamendu egunak

…eta gainerako, guztia aplikazioak berak emango dizu eta zuk garatu edo aldatu ahal izango duzu

Zure beharrizanetara egokitua

Ez da gauza bera haurren talde bat edo talde senior bat entrenatzea, ezta errendimendua edo dibertsioa lortu nahi duten taldeak entrenatzea ere.

Kimet Planningek denboraldia programatzen du zure taldearen kategoria eta maila kontuan izanda, eta gure metodologia aplikatzen du edukiak banatzeko.

Helburua: entrenamenduak zure taldearen beharrizanetara egokitzea

Pertsonalizatu zure irizpideekin

Kimet Planningek metodologia kontrastatua eskaintzen dizu, baina zuk nahi duzun bezala pertsonalizatu dezakezu. Une bakoitzean landu nahi dituzun edukien eta ariketen planifikazioa alda dezakezu.

Denboraldi osoa planifikatzeko aukera ematen du 5 klik eginda, Kimet Sport metodologia edo zure metodologia aplikatuz.

1.000 ariketa baino gehiago ditu

Gure metodologian 1.000 ariketa baino gehiago daude arlo eta kategorien arabera banatuta, eta trebakuntza-garapeneko maila bakoitzera egokituta daude.

Gainera, zure ariketak gehitu ditzakezu. Horretarako, landu nahi dituzun edukien katalogoa handitu ahal izango duzu

Ariketen animatzaile grafikoa

Animatzaile grafikoa du, eta horri esker, zure ariketei eta edukiei "bizia eman" ahal izango diezu, hauetako asko baititu:

  • Agertokiak (futbol-zelaiak, gimnasioa, etab.), jokalariak (atezainak, zelaiko jokalariak, fitxak, etab.) eta kokapenak (jaurtiketak eginez, korrika eginez, zutik, luzaketak eginez, gimnasioan, etab.), materialak (ateak, hesiak, pikak, pisuak, lerak, etab.)
  • Funtzionaltasunak ekintza estatikoak diseinatzeko (geziak, angeluak, testuak, inguruak, itzalak, etab.)
  • Animazio dinamikoak abiadura desberdinetan, espazio desberdinetan, etab. sortzeko osagaiak.

Hori guztia diseinu modernistarekin baina funtzionaltasun, erraztasun eta bizkortasun harrigarriekin.

Kontrol mekanismoak

Kimet Planningi esker, entrenamendu saio guztien eta lehiaketa guztien kontrol osoa egin daiteke.

  • Asistentzia kontrola entrenamenduetara, entrenatutako minutuak, landutako edukiak, lan-zamak, nekea...
  • Golen, txartelen, joko-sistemen, aurkarien txostenen, aurrez aurreko sistemen, eta abarren kontrola
  • Lesioen, zama fisikoen, testen kontrola, kontrol antropometrikoa, analitikoa...

Txostenak eta estatistikak

Aplikazioan gordetako datu guztiak modu erraz, intuitibo eta osatuan erakusten ditu.

Zure denbora eta zure taldeari edo aurkarien taldeari buruz behar duzun informazioa optimizatzen du, daturik galdu gabe.

  • Saio indibidualizatuen edo taldekoen datuen estatistikak, aldien edo denboraldien arabera
  • Banakako edo taldeko lehiaketa datuen estatistikak, aldi desberdinetan eta aldagai askorekin
  • Zenbait garapen arloren taldeko eta banakako txostenak

Ebaluazio fisiko, tekniko eta taktikoa

Ebaluatzea funtsezkoa da zure entrenamenduen eraginkortasuna egiaztatzeko orduan. Horretarako testen bateria zabala egiteko aukera eskaintzen dizugu, zure futbolarien benetako egoera ezagutu dezazun.

Orain arte egoeraren atala soilik ebaluatzen zen. Guk, gainera, zure jokalarien ebaluazio tekniko-taktikoa egiteko aukera ematen dizugu.

Kudeaketa eginkizunak

Klub bat koordinatzen baduzu, badakizu zer zaila den kluba kudeatzea: administrazioa eta jokalarien kudeaketa, lehiaketen egutegia, medikuntza-oinarriak, baliabideak, autobusak, zelaien okupazioa, talde bakoitzaren entrenamenduak, etab.

Kimet Planning Clubekin arazoa konpontzen dizugu. Klub osoa zure ordenagailu pertsonaletik kudeatu ahal izango duzu: egindako lanaren kudeaketa eta kontrola.

Laguntzarik behar duzu?

(+34) 94 612 46 80 Ext: 211


Kimet Sport
Uribitarte Kalea 6, 1º
48001 Bilbao (Bizkaia)
España
kimetsport@kimetsport.com

Hemen gaituzu...

               
RT @fedfutnavarra: ENTRENADORES | ¿Conoces la importancia de la metodología? Todavía hay plazas para el curso metodológico que se impartirá…



KimetSport S.L © 2017
Lege Oharra
Go to top