Ohiko galderak

Ohiko galderak (FAQs)

Hemen gehien egiten dizkiguten galderen zerrenda aurkituko duzu. Zure galdera aurkitzen ez baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin,
eta zure zalantza guztiak argitzen ahaleginduko gara.

Informazio orokorra

Kimet Planning web aplikazio bat da. Horri esker, entrenatzaileek denboraldi osoa planifikatu dezakete haien taldearen kategoria eta maila kontuan hartuta, kontrastatutako eta optimizatutako irizpide metodologikoen arabera. Eta hori guztia 5 urrats bakarrik eginda!

Kimet Planningi esker, entrenatzaileek urrats gutxitan denboraldi osorako proposamen metodologikoa lortzen dute, haien taldera egokitua. Modu horretan, entrenatzailearen eguneroko jarduerak garatzen denbora gehiago erabili ahal izango dute.

Gure aplikazioak emaitza kontrastatuko proposamen metodologiko bat gehitzen du, urte luzez goi mailako jokalariekin praktikan jarri ondoren.

Aplikazioak zenbait bertsio ditu, eta horietako bakoitza entrenatzaileen, talde tekniko osoaren, kluben, kirol elkarteen edo federazioen beharrizanetara egokituta dago.

Bai. Aplikazioa prestatuta dago talde edo klub bateko kide guztien diziplina arteko lana optimizatzeko.

Betekizunak eta alderdi teknikoak

Denboraldi bakoitzean urteko lizentzia eta Internetera konexioa duen ordenagailua behar dituzu. Besterik ez!

Ez, betekizun tekniko bakarra da Internetera konexioa duen ordenagailu bat izatea. Nahikoa izango litzateke www.kimetplanning.com helbidera jotzea zure nabigatzailearen bidez (Google Chrome, Mozilla Firefox, Internet Explorer edo Safari) aplikazioa erabili ahal izateko.

Guztietan. Web aplikazio bat denez, Interneterako nabigatzailea izan behar duzu, besterik ez. Berdin da zein sistema eragile duzun edo ordenagailuan, tabletean edo mugikorrean lan egiten duzun.

Bai, Web aplikazio bat denez, nahi beste gailutan lan egin dezakezu, eta zure datuak eskuragarri izango dituzu beti horietako edozeinetan.

Gurekin harremanetan jar zaitezke inprimaki honen bidez edo 94 424 86 20 telefono-zenbakira deituta.

Kimet Planningen bertsioak

Aplikazioak kontratazio modalitate desberdinak ditu: Coach, Team eta Club. Haien arteko desberdintasun nagusia lizentzia kopurua (erabiltzaileak) eta horietako bakoitzak dituen funtzionaltasunak dira.

Kimet Planning Team bertsioari esker, talde 1en kudeaketa egin dezakete talde teknikoko 7 pertsonak gehienez.

Gure erremintarekin, metodologia berbera aplikatu ahal izango diezu zure klubeko talde guztiei eta jokalari, estatistika, lehiaketa, eta abarren historia osoa gorde ahal izango duzu, zure taldeak modu eraginkorrean kudeatzeko. Horrez gain, klubaren kudeaketa osoa egin ahal izango duzu: materialak, zelaiak, egutegia, etab...

Kontratazioa eta Ordaintzeko Moduak

Zure lizentzia eskuratzeko, VISA eta Mastercard txartelekin ordain dezakezu edo bankuko transferentzia egin dezakezu ordainketa bakarrean.

Bai. Lizentziak denboraldi guztietan berritzen dira. Hala ere, leialtasuna saritzeko, beherapen handiak egiten dira lizentzia berritzean, bigarren denboralditik aurrera (ikusi beherago).

Bai. Goragoko bertsioak eskuratu ditzakezu edozein mementotan, eta zure datuak erabiltzen jarraitu ahal izango duzu. Horretarako, besterik gabe, Hobetu Harpidetza menu aukeran sartu eta hautatu kontratatu nahi dituzun paketeak.

Kimet Planning-eko bertsio ezberdinetan, lizentziaberritzean, beherapen garrantzitsuak izango dituzu.

Coach eta TEAM bertsioetan, berritze guztietan lehenengotik hasita, %40eko(*) beherapena egingo da bere balioarenara berakoa. Beherapen hauek ere aplikatuko dira denboraldi horretan hartutako PACK berrietan.

Club bertsioan, lizentzia berritzean, 2. denboraldirako %10ko(*) beherapena egiten da, 3. denboraldirako %15a(*), eta 4. Denboralditik aurrera lizentzia lehenengoz ordaintzen dena baino %20(*) merkeagoa izango da.

(*) El descuento se aplicará siempre y cuando el precio total a pagar no sea inferior al precio del paquete básico de la modalidad contratada

Bai. Ordainketa Kutxa Bankek emandako online ordainketa-zerbitzuaren bitartez egiten da. Horri esker, bermatuta dago datuen segurtasun eta babeserako araudirik zorrotzenak betetzen direla.

Laguntzarik behar duzu?

(+34) 94 612 46 80 Ext: 211


Kimet Sport
Uribitarte Kalea 6, 1º
48001 Bilbao (Bizkaia)
España
kimetsport@kimetsport.com

Hemen gaituzu...

               
La constancia, el sacrificio y el trabajo duro es la clave de todo éxito.🤔⚽💪 #clauidoranieri #frasesdeentrenador https://t.co/n2IJL7xtDP



KimetSport S.L © 2017
Lege Oharra
Go to top