New In Store

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adip is cing elit, sed do eiusmod tempor

Categories :

Let’s connect

Search

Hasiera



KIMET METODOA

Futbol adimendunaren fabrika

Entrenatzen ez ezik, jolasten irakasten duen metodoa

gehiago jakin

Zer da Kimet metodoa?

Lau piezako puzzlea

Kimet metodoa edozein maila, lehiaketa eta adinetarako garatutako kirol-entrenamendu integrala planifikatzeko sistema adimendun bakarra da, metodologia kontrastatu batean oinarrituta.

Hori aplikatzeko 4 pieza ditugu, elkarren artean konbinatu daitezkeenak.

1) Zure taldearen denboraldia planifikatzeko diseinatutako software adimenduna.

2) Arbel taktiko digital bat, hamaika kirol-diziplinara egokitutako entrenamenduetarako eta joko-estrategietarako.

3) Entrenatzaileentzako online eta aurrez aurreko ikastaroen programa oso bat.

4) Aholkularitza kualifikatu eta pertsonalizatua Kimet Metodologiako edozein erabiltzaileri, edo zure kirol-erakundean zure metodologia ezartzeko laguntza.

Zer erabiltzaile mota izan nahi duzu?

Zure proiektuaren beharretara egokitzen diren lau profil eskaintzen dizkizugu

Kimet unibertsoa

Kirol soluzio adimendunak

Kimet edozein mailako entrenatzaile eta kirol klub zein entitateri lagundueta irtenbideak emateko sortutako tresna da.

Kirol kategoria guztietara egokitzen da, bai hastapenetara, bai amateurretara edo profesional kategorietara.

Elkarrekin konbina daitezkeen lau produktu mota eskaintzen ditugu.

Kirol aholkularitza teknikoa zure klub edo entitatean metodologia ezartzeko
gehiago jakin
Zure taldearen kirol-garapen integralerako formakuntza programa
gehiago jakin
Kimet-ek bere osotasunean garatutako, futbola planifikatzeko software adimendua
gehiago jakin
Entrenamendu eta joko-estrategietarako arbel taktikoa. Web zein mugikorrerako (Google Play eta Apple Store)
gehiago jakin

Norekin egiten du lan Kimet taldeak?

Kimet metodoa gaur egun, elite eta profesional mailako txapelketetan lehiatzen duten klubek erabiltzen dute, eta baita maila apal edo amateurrean aritzen diren entrenatzaile eta teknikariek ere.

Gaur egun, Espainiako 1.000 entrenatzailek baino gehiagok erabiltzen dituzte gure metodologia eta tresna informatikoak. 150 kirol klub eta erakunde dabiltza Kimeteko taldearekin elkarlanean. Eta bost kontinenteetako 10.000 entrenatzailek baino gehiagok jaso dute Kimeten trebakuntza.

2013az geroztik, Kimet metodoa LaLigako klubek probatu eta erabiltzen dute, eta Espainiako Futbol Federazioaren, Espainiako Futbolarien Elkartearen eta Estatu Batuetako US Club Soccerren konfiantza du.

Espainiako kirol erakunde nagusietan egoteaz gain, Kimetek nazioarteko 105 herrialdetan ere hedatu da. Proiektu masiboak sortzen ditu Estatu Batuetan, Txinan, Arabiar Emirerrietan eta Mexikon.

Gaur egun, Kimet zuzenean ari da Atletico Osasuna Klubarekin lanean bere kirol metodologia ezartzeko, aholkularitzako proiektu garrantzitsuaren bitartez.

Ezagutu Kimet



gehiago jakin


Kimet metodoa



gehiago jakin


Nor gara?

Nor gara?

Lekukotasunak

"Kimet Planning tresnarekin eta zure talde ugariekin, teknikari askok, bai Espainian bai nazioartean, futbolaren metodologian gora egiten lagundu diguzu."

Eduardo Covelo, Vigoko Real Club Celta harrobiko zuzendaria

"Kimet Sport funtsezko tresna izan da CA Osasunaren harrobiko lan-prozesuak birsortzeko eta biziberritzeko."

Ángel Alcalde, CA Osasunaren harrobiko zuzendaria

"Tresna zoragarria da, intuitiboa da eta, batez ere, entrenatzaile gehienek metodologia-mailan dituzten zalantzak argitzen ditu. Seguru sentiarazten zaitu behar bezala prestatzen ari zarela jakitean, eta lana errazten du."

Jesús Barbadilla, “Jesule”, AFEko kirol zuzendaria

"Kimet proiektua eta metodoa, zalantzarik gabe, Espainiako Futboleko kategoria guztietako teknikariei gehien eman dien proiektuetako bat da."

Venancio Lopez, RFEFeko Futsal zuzendari teknikoa

You don't have permission to register
X