Kimet Metodoa

30 urtetik gorako esperientzia arlo profesionalean

Kimet Metodoa kirol entrenamendu integrala planifikatzeko sistema adimendun bakarra da, edozein maila, lehiaketa eta adinetarako garatua.

1
Gurea
Metodologia propioa sortu dugu jokalarien talentua epe luzera garatzeko helburuarekin.
2
Aplikatua
Jokalariaren funtsezko 104 gaitasunetan oinarritua, joko eredu optimizatua garatzeko helburuaz.
3
Kontrastatua
Kimet Metodoa, estatuko goi mailako klubetan 30 urtetik gorako kirol esperientziaren emaitza da eta nazioarteko kirol entitate ezberdinetan testaturik dago.

Kimet metodologia dinamikoa da eta talde, klub, jokalari eta lehiaketa bakoitzaren profilera egokitzen da.

Zure taldearen errendimendua kuantifikatu ahal izango duzu baita banakako zein taldeko talentua optimizatu ere.

Kimet Metodoak zure jokalarien talentua sustatzen du; atletaren gaitasun kognitiboak garatuz eta kirolariaren pertzepzio teknikoa eta taktikoa hobetuz.

Erraz erabiltzekoa den plataforma birtuala (tresna digitala), erakundeko kirol taldeko teknikari ororekin elkarlanean aritzeko.

Gure metodologia edozein klub edo entrenatzaileren aurrekontura egokitzen da: apalak edo goi-mailako lehiaketakoak.

Etengabeko prestakuntza plana eta kirol kudeaketa integralerako zerbitzua ditu, edozein erakundetan Kimet Metodoa erabat ezartzeko.

Kimet futbolaren kirol munduan jaio da, baina bere kirol metodologia edozein kirol banakako zein kolektibori aplika dakioke.

Kimet Metodoa 4 produktu konbinagarriren batura da, garatutako metodologia aplikatua izan dadin.

Laugarren pieza giltzagarria

Kimet-en arduratu egiten gara, gure metodologiaren inplementazioa emaitzarik onenak lor ditzan, gugan konfiantza duten erakundeetan. Horretarako, aholkularitza kualifikatu eta pertsonalizatua eskaintzen diogu Kimet Metodologiako edozein erabiltzaileri.

Eliteko klub edo erakundeetan, erakunde bakoitzaren metodologia sendotzen dugu, joera berriak eta arrakasta-sistemak eskainiz, proiektu pertsonalizatuetan oinarrituta.

Produktua ikusi [+]

Talentua planifikatu

Kimet Planning da zure ekipoaren denboraldia planifikatzeko diseinatutako software adimendun bakarra.

Planifikatu bost urratsetan soilik zure denboraldiko entrenamendu-saio guztiak, adinaren eta mailaren arabera egokitutako edukiekin eta ariketekin.

Produktua ikusi [+]

Kirol bistaratze digitala

T-manager arbel taktiko digital bat da, web eta mugikorrean erabiltzen dena (Google Play eta Apple Store), hamaika kirol-diziplinatara egokitutako entrenamendu eta joko-estrategietarako.

Honen bidez, edozein jokaldi eta entrenamendu- estrategia diseinatu, planteatu eta azaldu ahal izango diozu zure taldeari zure metodoaz edo Kimet unibertsoaz.

Produktua ikusi [+]

Planifikatzen ikasi

Kimet Learning formakuntza-planak 15.000 entrenatzaile baino gehiago trebatu ditu mundu osoan.Futboleko entrenatzaileentzako ikastaro-programa osatua eskaintzen dugu on line eta zuzenean, gure Kimet Metodoan oinarritua.

Garatu erabat zure trebetasunak, futbolaren edo edozein kirol indibidual edo kolektiboren esparruan.

Produktua ikusi [+]
Gure metodologiak 9 helburu ditu:
/1 JOKALARIAREN PROFILA DEFINITU
/2 ENTRENATU BEHARREKO EDUKIAK DEFINITU: ENTRENAMENDUAREN EGITURA
/3 EDUKIAK ETAPAZ ETAPA SEKUENTZIATU
/4 ENTRENAMENDU PLANA GARATU
/5 ENTRENAMENDU SAIOAK DISEINATU
/6 OINARRI TAKTIKOAK GARATU
/7 LEHIAKETAKO PLAN EBOLUTIBO TAKTIKO KOLEKTIBOA GARATU
/8 NORBERAREN JOKO EREDUA GARATU
/9 JOKO EREDUAREN ARABERAKO ASTEKO PLANA GARATU
Gugan konfiantza izan dute
Entitateak
Klubak
Zure zalantza guztiak argituko dizkizugu

Jarri gurekin harremanetan, eta zure proiektu eta amets guztiekin lagunduko zaitugu

Bezeroen arreta

Uribitarte k. 6 BS, 48001, Bilbo, Bizkaia
Telefonoa: (+34) 628 219 185
E-maila: [email protected]

Bezeroari arreta emateko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 9:00-etatik 13:00-etara

© 2025 . Kimet Sport-ek erreserbatuta dauka eskubide guztiak